Giro paregabearekin hasi dituzte Narrondoko San Kristobal jaiak

Baleike 2019ko uzt. 6a, 14:53

Zestoa eta Zumaia arteko Narrondo auzoan atzo, ostirala, hasi zituzten festak. Besteak beste, desafioa, bertso afaria, sagardo dastaketa eta mus txapelketa izan ziren.

Atzo, ostirala, hasi zituzten Narrondoko sankristobalak. Egitarau ofizialaren barruan, suziriak bota zituzten 19:30ean, eta ondoren, desafioa izan zen: Oikiako Peio astoa Itziarko Jun o Lehertu giza proba taldearen kontra aritu zen. Ondoren, 21:00etan, bertso afaria izan zen, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin eta Jagoba eta Maddalen trikitilariekin. Jarraian, berriz, erromeria egin zuten. Bestalde, Gure Ametsa elkarteak antolatutako egitarauaren barruan, sagardo dastaketa eta mus txapelketa izan ziren.

Datorren astean jarraituko dute festek. Ikusi hemen egitaraua osorik.