Alkateaz gain, bi liberazio oso izango ditu Zumaiako Udalak agintaldi honetan

Baleike 2019ko uzt. 5a, 14:05
Atzoko udalbatzarrean erabaki zituzten zinegotzien ardurak, ordainsariak eta liberazio mailak. (Argazkia: Maria Maya Manterola)

Lehen ez-ohiko udalbatzarrean erabakita geratu dira zinegotzien ardurak. Ordainsariak eta liberazio mailak ere onartu dituzte, aho batez.

Atzo egin zuten udaletxean kargu-hartze osteko lehen ez-ohiko udalbatzarra. Ordainsariez, zinegotzien ardurez eta liberazio mailez aritu ziren, besteak beste. Aurrerantzean, alkateaz gain, liberazio oso bat eta lanaldi erdiko bi izango ditu Zumaiako Udalak. Zinegotzien liberazioen jaitsieraren berri ere eman zuten: %19ko jaitsiera izango dute beren ordainsariek. Oposizioko zinegotzi bat liberatzeko aukera ere onartu zuten atzo; hala eta guztiz ere, momentuz, uko egitea erabaki dute.

Alkatearen soldata %11 jaitsiko da aurreko agintaldiarekin alderatuta. Oier Korta zinegotziak hartu zuen hitza, eta orainsarien banaketa aho batez onartu arren, “koherentzia falta” egotzi zion udal gobernuari. Kortaren arabera, duela lau urteko ordainsariak kritikatu ondoren, ordainsari horiek berak hartu ditu oinarri EH Bilduk agintaldi honetarako. “Egindako lanaren emaitzak eta herritarrek emango dizue arrazoia”, amaitu zuen.

Batzordeen kopuru eta osaketan ere izango dira aldaketak. Zumaiak 10.000 biztanleko muga igaro duenez, batzorde bakoitzean parte hartuko duen zinegotzi kopurua igo da – batzorde bakoitzak bost kide zituen aurreko agintaldian, sei izango ditu orain– . Guztira, bederatzi batzorde egongo dira Udalean.

Aurreko agintaldian udal gobernuko kideek osatzen zuten gobernu batzordea. Atzo udalbatzarrean azaldu zutenez, oposizioko kideak ere gonbidatu dituzte datozen lau urtetan bertan parte hartzera. PSE-Eeko Arritxu Marañon zinegotziak gonbidapena onartu du, ez ordea EAJk. Eskaintza eskertzen dutela esan zuen Kortak. Hala ere, EH Bilduk gehiengo osoa izanda, oposizioaren lana “areagotu” egingo dela uste du. Jeltzaleek herritarren 2.000 boto jaso zituztela gogoratu, eta “erreferentzia alternatibo baten beharra” nabarmendu zuen. Haren hitzetan, gobernu batzordean parte hartzeko erabakia kalterako izango litzateke.

Zehazki, horrela banatuko dira aurrerantzean batzordeak eta batzordekideak:

1. Lurralde antolamendua (Hirigintza, Ingurumena, Zerbitzuak eta
Auzoak)
Batzordeburua: Iñaki Ostolaza
Batzordekideak: Marina Bidasoro, Alex Oliden,Oier Korta, Aitziber Odriozola, Arritxu
Marañon
Ordezkoak: Asier Arakistain, Marikruz Alvarez

2. Tokiko garapena, ekonomia sustapena eta turismoa
Batzordeburua: Alex Oliden
Batzordekideak: Asier Arakistain, Maider Alberdi, Iker Mardaras, Aitziber Odriozola,
Arritxu Marañon
Ordezkoak: Jose Mari Azkue, Marikruz Alvarez

3. Ogasuna
Batzordeburua: Arantza Gajate
Batzordekideak: Iñaki Ostolaza, Asier Arakistain, Iker Mardaras, Marikruz Alvarez, Arritxu
Marañon
Ordezkoak: Alex Oliden, Oier Korta

4. Pertsonala
Batzordeburua: Asier Arakistain
Batzordekideak: Arantza Gajate, Iñaki Ostolaza, Iker Mardaras, Marikrux Alvarez, Arritxu
Marañon
Ordezkoak: Marina Bidasoro, Oier Korta

5. Euskara eta hezkuntza
Batzordeburua: Maddi Aldalur
Batzordekideak: Arritxu Iribar, Alex Oliden, Ainhoa Illarramendi, Kristina Vicente, Arritxu
Marañon.
Ordezkoak: Maider Alberdi, Gotzon Enbil

6. Kirolak
Batzordeburua: Arritxu Iribar
Batzordekideak: Iñaki Ostolaza, Maider Alberdi, Oier Korta, Gotzon Enbil, Arritu Marañon
Ordezkoak: Maddi Aldalur, Marikruz Alvarez

7. Kultura
Batzordeburua: Marina Bidasoro
Batzordekideak: Jose Mari Azkue, Maider Alberdi, Ainhoa Illarramendi, Aitziber
Odriozola, Arritxu Marañon.
Ordezkoak: Arantza Gajate, Oier Korta

8. Gizarte zerbitzuak
Batzordeburua: Jose Mari Azkue
Batzordekideak: Alex Oliden, Marina Bidasoro, Oier Korta, Kristina Vicente, Arritxu
Marañon
Ordezkoak: Iñaki Ostolaza, Marikruz Alvarez

9. Berdintasuna, gazteria, aniztasuna eta parte hartzea
Batzordeburua: Maider Alberdi
Batzordekideak: Maddi Aldalur, Jose Mari Azkue, Kristina Vicente, inhoa Illarramendi,
Arritxu Marañon
Ordezkoak: Arritxu Iribar, Aitziber Odriozola

10. Kontuen batzorde berezia
Batzordeburua: Arantza Gajate
Batzordekideak: Iñaki Ostolaza, Asier Arakistain, Iker Mardaras, Marikruz Alvarez, Arritxu
Marañon.
Ordezkoak: Alex Oliden, Oier Korta

Kide anitzeko organoetarako ordezkariak ere izendatu zituzten:
Urola Kostako Udal Elkartea
Iñaki Ostolaza, Alex Oliden, Oier Korta
Ordezkoak: Marina Bidasoro, Aitziber Odriozola

Zumaiako Kirol Portua
Iñaki Ostolaza, Arantza Gajate, Ainhoa Illarramendi, Aitziber Odriozola,
Arritxu Marañon
Ordezkoak: Marina Bidasoro

Kirol patronatua
Arritxu Iribar, Iñaki Ostolaza, Maider Alberdi, Oier Korta, Gotzon Enbil
Ordezkoak: Maddi Aldalur, Marikruz Alvarez

Eskola kontseilua
Maddi Aldalur

UEMA
Maddi Aldalur, Arritxu Iribar, Alex Oliden, Asier Arakistain, Ainhoa Illarramendi
Ordezkoak: Iñaki Ostolaza, Maider Alberdi, Jose Mari Azkue, Arantza Gajate, Krisina Vicente