Sanferminak gaur hasi dira Zumaian

Baleike 2019ko uzt. 5a, 11:28

Bihar eguerdian jaurtikiko dute Iruñean sanferminei hasiera ematen dien suziria. Zumaian, ordea, egun bat lehenago hasi dituzte festak, udalekuetako haurrek egindako entzierroarekin. 

Adinaren arabera, Erribera kalean edo Puntanoetan egin dituzte entzierroak. Zuriz jantzita, zezenen eta unikornioren baten aurretik ziztu bizian joan dira haurrak.