Niña Coyote eta Chico Tornado, Rukula eta BigBoy, aurtengo Surfestan

Niña Coyote eta Chico Tornado 2017ko Jazzaldian. Argazkia: Juan Luis Romatet

Hurrengo asteburuan, uztailaren 13an, egingo da aurtengo Surfesta, Ziske klubak Itzurun hondartzan antolatzen duen festa. Ohi bezala, ikastaroak, parrillada eta musika izango dira bertaratzen direnen gozamenerako. 

Arratsaldeko 4tan hasiko dira ekitaldiak. Ordu horretan hasi eta 20:00ak arte surf ikastaroak emango dira. Ondoren, ohikoa den bezala, parrillada egingo da. 

Behin 22:00etara helduta, musika saioak hasiko dira. Hiru talde igoko dira Itzurunen jarriko duten oholtzara. Hasteko, BigBoy taldearen txanda izango da. Kontzertu berezia izango da, ziur aski. Jarraian, Rukula igoko da agertokira. Laukotearen rock instrumentalak ziur jendea dantzan jartzen duela. Kontzertuekin amaitzeko, Niña Coyote eta Chico Tornadoren txanda izango da. Koldo Soretek eta Ursula Strongek osatzen duten bikoak Aitzstar izeneko diskoa atera zuen pasa den martxoan, eta gitarraren riffez betetako kontzertua eskainiko dute. 

Gau giroarekin amaitzeko, DJen txanda izango da. DJ Goiko eta DJ Urangak luzatuko dute gaua. 

Gatza Factory