GUTUNA: Elkano

Ismael Manterola, Juan Luis Blanco eta IƱaki Etxaniz 2019ko uzt. 3a, 08:15

Juan Sebastian Elkanok mundu bira hasi zuela bosgarren mendeurrena betetzen den honetan, eta datorren asteburuan Getarian egingo den Horizonte Elcano ekimenaren aurrean, gutun hau igorri dute Ismael Manterola, Juan Luis Blanco eta Iñaki Etxaniz zumaiarrek.

Honela dio: 

"Jakinda uztailaren 6an eta 7an Espainiako armadako Juan Sebastian Elcano itsasontzia Getarian izango dela eta Euskal herriko erakunde, elkarte eta norbanakoen parte hartzea eskatu dela antolatutako ekitaldian, behean sinatzen dugunok, 90eko hamarkadako mugimendu antimilitaristan ibilitakoak eta intsumisoak izan ginenak, eskatzen diogu Zumaiako erakunde publiko zein pribatuei eta norbanakoei ez kolaboratzea Horizonte Elcano izeneko ekitaldian".