Emakumeen arteko binakako pala txapelketa antolatu du Mugimendu Feministak

Baleike 2019ko uzt. 1a, 14:46

Zumaiako Mugimendu Feministak emakumeen arteko binakako pala txapelketa antolatu du. Partidak uztailaren 15etik abuztuaren 16ra bitartean jokatuko dira Odieta frontoian. 

Izenak emateko zumaiafeminista@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Bikoteko 20 euro ordainduko dira.

Bi sari emango dira: lehen saria bi pertsonentzako afaria  izango da Itzurun tabernan, eta bigarrena bi pertsonentzako gosaria Tipitaki kafetegian.