Irabazi hidroterapia zirkuitu bat, toki komunikabideei buruzko galderei erantzunez

Baleike 2019ko uzt. 1a, 10:21

Aste honetan, Ttap aldizkariaren eskutik, hidroterapia zirkuitua irabazi ahal izango da Egunean Behin jokoan. Horretarako, Ttapi berari zein toki komunikabideei eta Euskal Herriko pertsonaia famatuei buruzko galderak erantzun beharko dira astean zehar. 

Egunean Behin Android eta iOS mugikorretarako euskarazko joko bat da. Egunero 10 galderako sorta bati erantzun behar zaio, eta, astea amaitzean, puntuaziorik altuena duenak saria irabazten du. Erantzun zuzenen eta erantzuteko behar izandako denboraren araberakoa izaten da puntuazio hori. Aste honetan, Ttap aldizkariaren eskutik, hidroterapia zirkuitua izango da jokoan. 

Ttap Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat hedabideren artean sortutako aldizkari digitala da, gailu mugikorretik irakurri, ikusi, ukitu eta entzuteko pentsatutakoa. Oraindik ezagutzen ez badituzue, deskargatu oraintxe bi aplikazioak eta gozatu! Euskarazko entretenimendu digitalaren erakusgarri bikainak dira biak ere! Egunean Behin, info gehiago, hemen. Ttap aldizkaria,deskarga: hemen.