David Calderonek irabazi du pala txapelketa

Baleike 2019ko eka. 30a, 10:44

Pala txapelketako azken partidak jokatu ziren atzo Odieta pilotalekuan. Besperan eskuzko txapelketako finalean bezala, atzo ere jende kopuru polita gerturatu zen frontoira partida hauek ikustera. 

David Calderonek eta Imanol Ulaciak jokatu zuten finala. Tanto ederrak ikusteko aukera izan zen partidan zehar: atzera botatako pilotakadak, bi hormakoak, txapa gainera moztutakoak... eta biak ere pilota guztietara heltzeko lehian. Azkenean Calderonen gaztetasuna gailendu zitzaion Ulaciaren beteraniari, eta 25-13 emaitzarekin irabazi zuen lehenak txapelketa.

Aurretik 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Zendoiak eta Salegiren ordez jokatu zuen Ruizek. Hasiera pattal samarra izan zuen partidak, hutsegite askorekin, baina bi pilotariak berotu zirenean izan ziren tanto politak ikusteko aukera. Amaiera berdindu batean Zendoiak lortu zuen garaipena 25-24 emaitzarekin.