Zubiaundia itxiko dute gaur su artifizialak botatzeko

Baleike 2019ko eka. 29a, 09:57

Gaur, 23:00etan, su artifizialak eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da segurtasun neurriak betetzea. Horregatik, Zubiaundia 16:00etan itxi beharko da eta ez da zabalduko gauerdira arte, horrela Joko eta Ikuskizun sailaren neurriak bete ahal izateko. 

Ixte honek eragina du oinezkoen bidean, Kirol portura edo Santiago hondartzara joateko aukera bakarra Zubiberriaren espaloi estua izango delako.

Udalak aurrez barkamena eskatzen die herritarrei traba honengatik, eta eskerrak ematen dizkie segurtasuna zaintzen laguntzeagatik.