Antia eta Aranbarri, nagusi esku pilota txapelketako finalean

Baleike 2019ko eka. 29a, 09:38

Zumaiako esku pilota txapelketako azken partidak jokatu ziren atzo Odietan. Udako eguraldi ederrarekin, bertaratu zirenek bi pilota partida polit ikusteko aukera izan zuten.

Finalean Etxabe-Oiarzabal eta Antia-Aranbarri bikoteak neurtu ziren. Antia eta Aranbarri oikiarrek aldea zabaldu zuten markagailuan, eta 6-12 emaitzarekin aurretik jarri ziren. Etxabek eta Oiarzabalek erreakzioa izan zuten, eta tanto bakarrera hurreratu ziren (11-12). Berdintasuneko une batzuen ondoren, atzo gerriko gorria zeramaten Etxabek eta Oiarzabalek behar baino huts gehiago egin zituzten, eta urdinek aldea zabaldu zuten berriro. Partida Antia eta Aranbarriren aldeko 22-15 emaitzarekin bukatu zen.

Aurretik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Odriozolak eta Martijak, eta Mikel Odriozolaren ordez jokatu zuen Aranberrik eta Alkortak. Partida berdindua izan zen eta tanto politak ikusteko aukera izan zen. Finalaurrekoan ez bezala, Odriozolak eta Martijak aldea amaierara arte mantendu zuten eta 22-18 emaitzarekin irabazi zuten partida.