Josu Waliño: "Bi urtean hirugarren izan nahi dugu, '.com' eta '.es'-en atzetik"

Ibai Maruri Bilbao 2019ko eka. 28a, 11:10
Argazkia: Juan Carlos Ruiz/Foku

Gaur bost urte dira '.eus' domeinuak martxan jarri zituztela. Proiektua arrakastatsua izatea lortu dute, Waliñok dioenez: euskal komunitatean «esanguratsu» diren ia 10.000 webguneren domeinua da.

2014ko abenduan, hutsetik abiatu zen .eus domeinua. «Domeinua proiektu arrakastatsu bihurtzea izan zen orduko erronka: gizarteak bere egitea, bideragarri izatea, eta ahalik eta askotarikoena bihurtzea», gogoratu du Puntueus fundazioko zuzendari Josu Waliñok (Zumaia, Gipuzkoa, 1972). Gaur bost urte dira lehen domeinuak martxan jarri zituztela, eta 10.000 dira ia. Gaur ospatuko dute, Bilboko Kafe Antzokian, 11:00etan hasiko den ekitaldian.

Proiektua arrakastatsua izatea zenuten helburu. Lortu duzue?
Interneteko domeinu baten arrakasta bi modutan neur daiteke. Bat kuantitatiboa da: bost urtean 10.000 domeinura iritsi izana bada arrakasta. Bestea kualitatiboa da: hau da, 10.000 domeinu horiek ez izatea edonolakoak. .eus-en inguruan bildu diren webguneak esanguratsuak dira. Euskal komunitatearen ordezkaritza zabala bildu da. Alderdi instituzionala hor dago, erakunde publikoek lehen egunetik apustua egin zutelako. Komunikabide nagusiak ere hor zaudete. Enpresa munduan ere garrantzi handia hartu du, eta, gaur egun, 10.000 domeinu horien ia erdiak enpresei dagozkie. Gainontzeko sektoreetan ere eragina izan du: hezkuntzan, kirolean, kulturan... Arrakasta izan du, bai domeinuen kopuru aldetik, bai domeinu horiek duten ikusgarritasun eta ordezkaritza mailaren ikuspegitik. Badago beste faktore garrantzitsu bat: gizartearen pertzepzioa. Oso azkar zabaldu da; oso barneratuta dago. Askok esan digute: "Badirudi .eusbetidanik egon dela".

Berrian argitaratutako elkarrizketa hemen irakurri daiteke.