Baleikeren urteurreneko elkarrizketa sorta, webgunean ikusgai

Baleike 2019ko eka. 27a, 11:29

Herriko hamabi lagunen elkarrizketak webgunean ikus daitezke orain. 

Argazkiak eta formatu berritzaileak uztartzen dituen Baleike, 25 urte erakusketak hartu du hamar egunez Alondegiko Oxford aretoa. Urteotan aldizkarian parte hartu duten herriko hamabi lagunei protagonista izan zireneko garaia gogoratu eta Baleike beraientzat zer den azaltzeko eskatu genien. Elkarrizketa horiek webgunean ikus daitezke orain. Hemen ikus daitezke.