Emakumezkoen trainerua bigarren izan da Donibane Ziburuko estropadan

Baleike 2019ko eka. 25a, 10:43

ETE eta KAE 1 ligetako estropadak jokatu ziren larunbatean Donibane Lohizunen. Bietan izan dira Telmo Deun arraun elkarteko ontziak. 

Donibane Ziburuko 27. banderak jokatu ziren larunbatean. ETE ligan, emakumezkoen ontzia bigarren izan zen, estropada irabazi zuen Hibaikaren atzetik. Estropada honen ondoren, Zumaia bigarren da sailkapen orokorrean, 29 punturekin. Lehena Hibaika da, 33rekin, eta Zumaiaren atzetik Tolosaldea dago, 25ekin. 

Egun horretan bertan, KAE 1 ligako estropadak jokatu ziren. Zumaia-Delteco zortzigarren izan zen, Zarautzek irabazitako estropadan. Sailkapen orokorrean bederatzigarren da Zumaia, 12 punturekin.