Pentsiodunek kontzentrazioekin jarraituko dute uztailean

Baleike 2019ko eka. 24a, 14:33

Gaur, astelehena, Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen talde batek kontzentrazioa egin dute Saregileen plazan. Hala, iazko urtarriletik hona astelehenero egin dituzten protesta ekitaldiei jarraipena eman diete.

Bozketa baten bidez, uztailean ere kontzentrazioekin jarraitzea erabakia hartu dute, abuztuan atsedenalditxoa izan aurretik.