San Juan bezperan, suaren bueltan dantzan

Baleike 2019ko eka. 24a, 10:47

San Juan iturrin piztu dute sua urteko gaurik luzeenean. Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariek suaren inguruan dantza egin, eta txikienek erabilitako koadernoekin suspertu dute sua. Gernika parkean jarraitu zuen festak: joaldunek sua piztu eta, Astinduko kideek hainbat dantza eskaini zituzten. Ondoren, herritar ugari gerturatu zen suaren ingurura, Polka doinuez dantzatzera. Hona hemen Arnaitz Rubio Aprearen argazki bilduma.