ARGAZKIAK: Joseba Irazoki eta Lagunaken eztanda kofradian

Baleike 2019ko eka. 23a, 12:48

Baleikeren 25. urteurreneko ekitaldien baitan, Joseba Irazoki eta Lagunaken kontzertua izan zen atzo gauean kofradiako plazan. Zu ez zara? diskoa aurkeztu zuen taldeak zuzenean. 

Ibai Gogortza gitarra jotzailea, Jaime Nieto baxu jotzailea eta Karlos Aranzegi bateria jotzailea izan ziren atzo Zumaian Irazokiren alboan. Sekulako kontzertua eman zuen taldeak. Maitxen erritmo dantzagarriekin jarraitu zuen gauak. 

Arnaitz Rubio Apreak jaso zuen bere kamerarekin atzo gaueko musika saioa.