Musikaren historia ardatz hartuta ospatu dute ikasturte bukaera musika eskolako ikasleek

Baleike 2019ko eka. 21a, 10:38

Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasleek ikasturte amaierako ekitaldiak izan dituzte egunotan. 

Inazio Tolosak Mozart musikariaren azalean sartuta egin zituen ekitaldiko aurkezpen lanak. Musikaren historia oinarri hartuta, historiaurretik hasi, eta musika estilo ugari dantzatu eta jo zituzten ikasleek. 

Ekhi gauean izango dute ikasleek ikasturte amaierako azken ekitaldia. 22:00etan piztuko dute sua San Juan iturrin, eta bertan izango dira dantzariak eta txistulariak. Ondoren, Gernika parkean jarraituko du festak.