XI. Flysch Traila

Martxa nordikoak emakumezkoengan dituen onurak aztertu dituzte

Cristina Gonzalez Castroren eskutik, martxa nordikoak bularreko minbizian, hilerokoan, haurdunaldian eta menopausian dituen onurak aztertu zituzten. 

Kirol probak asteburuan jokatuko badira ere, abian da Flysch Trailaren bueltan antolatutako egitarau kulturala. Atzo goizean eskolako haurrek  Niñas de Pakistan de la aldea de Hushé. Objetivo 8.000 filma ikusi zuten Aita Mari aretoan; arratsaldean, aldiz, Martxa nordikoaren onurak bularreko minbizian, hilerokoan, haurdunaldian eta menopausian solasaldia izan zen Oxforden, Cristina Gonzalez Castro adituaren eskutik. Gaur jarraituko du kultur egitarauak:

Ekainak 20, gaur

  •  19:00: ¿Y si te dijeran que puedes? filma, Aita Mari aretoan.

Ekainak 21, bihar

  • 19:00: Niñas de Pakistan de la aldea de Hushe. Objetivo 8.000 film emanaldia, Aita Marin.