Beobide eskultorearen omenaldia prestatzeko bilera irekia egingo da ekainaren 26an

Baleike 2019ko eka. 19a, 11:21

Zumaiako Udalaren kultura saila, beste erakunde batzuekin elkarlanean, Beobide eskultorea zenaren omenaldia antolatzen ari da. Irailaren 6tik 22ra bitartean gauzatuko da, bere heriotzaren 50. urteurrena dela medio.  

Omenaldi hori aurrera eramateko bere eskultura eta lanak topatu nahian ari dira, eta alor horretan herritarrei beraien ekarpena egitea eskertuko lukete antolatzaileek.

Horretarako, ekainaren 26an, 18:30ean Alondegian bilera irekia egingo da.