'The Guilty' pelikula daniarra emango du Ostarrenak bihar zineforumean

Baleike 2019ko eka. 19a, 08:21

2018-2019 zine forum denboraldiko azken pelikula emango du Ostarrenak bihar Aita Mari zinean. Azken saio honetarako The Guilty izeneko filma daniarra aukeratu dute. Saioa 22:00etan hasiko da.

Zuzendaria: Gustav Moller. Aktoreak: Jakob Cedergren, Jessica Dinnage, Omar Shargawi, Johan Olsen. Iraupena: 85 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea:Danimarka. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Den skyldige'.

Asger Holm polizia zigortu egin dute, eta larrialdietako zerbitzuetako telefonista postura bidali dute. Gaueko txanda aspergarri horietako batean, emakume aztoratu baten deia jasoko du. Holm konturatuko da emakumea bahituta daukatela.