Udalekuetako haurren gurasoekin bilera egingo dute bihar

Baleike 2019ko eka. 18a, 12:37

Udaleku irekiak hastear dira, eta antolatzaileek bilerak egingo dituzte bihar haurren gurasoekin. 

Bilera hauetan haurrak zein taldetan egongo diren adieraziko da, eta baita programazioaren berri eman ere.

Bi bilera egingo dira, biak ere Aita Mari zinean. Lehena 17:00etan izango da eta euskaraz egingo da; 17:45ean egingo da bigarrena, hau gazteleraz.

Udalekuen inguruko gaiak lantzeaz gain, zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. Galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.