Nagore Garcia eta gainontzeko auzipetuak lagundu eta babesteko batzar irekia deitu dute

Baleike 2019ko eka. 18a, 11:01
Auzipetuek agerraldia egin zuten ekainaren hasieran, irailaren 14 manifestazioaren berri ematen.

Irailean epaituko dute Garcia, euskal presoen babes taldeetako beste 46 kiderekin batera. 

"ETAren espetxe frontea" osatzea egotzita, euskal presoen babes taldeetako 47 euskal herritar epaituko dituzte irailean, tartean, Nagore Garcia zumaiarra. Garcia eta gainontzeko auzipetuak babestu eta laguntzeko, Nagore Zumaian ekimena abiatu dute. Hain zuzen ere, ostegunerako deitu dute lehen batzar irekia. Alondegian izango da, 19:30ean hasita.

11/13 auziko epaiketaz eta auzipetuak babesteko irailaren 14rako deitutako mobilizazioaz arituko dira batzarrean. Horrez gain, diruz laguntzeko bide ezberdinak ere aztertuko dituzte. Epaiketak 350.000 euroko gastua izango du guztira, 7.500 eurokoa auzipetu bakoitzeko. 

Fiskalak zortzi eta 21 urte bitarteko espetxealdiak eskatuak ditu auzipetu guztientzat, baita hainbat urtez zaintzapean egotea eta isun ekonomikoa ere. Garciarentzat, zehazki, 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du

Irailean agerraldia egin zuten auzipetuek Donostian. Epaiketa hasi aurretik, gizartearen babesa jaso nahi dute: “Makroepaiketa honekin asaldatu diren eta babesa agertu diguten herritarrei dei zabal bat egin nahi diegu irailaren 14an, epaiketaren bezperan, denon artean manifestazio handi bat antolatu dezagun Bilbon. Kalean eta jendearekin erantzun nahi diogu epaiketari”.