Bi pertsona zauritu dira auto istripu batean

Baleike 2019ko eka. 17a, 19:10

N-634 errepidean izan da ezbeharra, eta oraindik ez dute jakinarazi zaurien larritasuna. Donostiako ospitalera eraman dituzte.

17:15ean izan da ezbeharra, bi autok elkarren aurka talka eginda. Bi pertsona zaurituta eraman dituzte Donostiako Ospitalera, eta oraingoz, ez dute jakinarazi zein den zaurien larritasuna. N-634 errepideko 27. kilometroan gertatu da istripua, Debarako noranzkoan, Zumaiako sarreran dagoen tunelean.

18:30ean istripua izan den lekutik kendu dute autoa, eta orain, guztiz irekita dago errepidea.