Udalak irmoki gaitzesten du larunbateko eraso sexista eta Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egiten du

Baleike 2019ko eka. 17a, 14:39

Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du larunbat gauean bi emakumek jasandako eraso sexistaren aurrean eta babes eta elkartasun osoa eskaini nahi die.

Udalak argi utzi nahi du ez duela emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen. Izan ere, eraso sexistak ez dira inolaz ere “gertaera puntualak”. Udalaren arabera, horrelakoek agerian uzten dute gai honetan ere oraindik asko dagoela egiteko. Tamalez, gaur egun intentsitate eta mota askotako sexu erasoak ez dira kasu isolatuak. "Hori horrela, edozein eraso edo jazarpenen aurrean, udal ordezkarion zeregina izan behar da horiek salatzeko dei egitea, horrelako kasuak testuinguru orokor baten baitan kokatzea eta aurrera begirako lan lerroak marraztea".

Eta horren aurrean, Udalak herritar guztien inplikazioa eskatzen du. "Izan ere, gutako bakoitzaren jarrera aktiboa erabakigarria izan daiteke aurrera begirako erasoak eragozteko" 

Beraz, Zumaiako Udalakbat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak erasoa salatzeko egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur, ekainak 17, 19:30ean, Saregileen plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.