Kirola eta festa uztartu dituzte Alai auzoan

Baleike 2019ko eka. 16a, 18:10

Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta, 80 umek hartu du parte gaurko Alai auzoko duatloian.

Eguraldi paregabea izan dute etxeko txikienek duatloian parte hartzeko. 80 umek eman dute izena: 40 benjaminek, 25 alebinek eta 15 infantilek. Partaide bakoitzak beren mailara egokitutako distantzia egin du, bai bizikletaz, baita lasterka ere.

Bosgarrena izan da aurtengo haurren duatloia, eta probaren amaieran haur guztiek jaso dute domina, eta hamaiketakoa egiteko aukera izan dute.