Hirugarren eta hamargarren egin dute Telmo Deuneko ontziek gaurko estropadan

Baleike 2019ko eka. 16a, 14:43

Gaur jokatu dute Pasai Donibanen denboraldiko bigarren estropada. ETE ligan hirugarren geratu dira zumaiarrak eta, KAE 1 ligan, hamargarren.

Telmo Deunen traineruak atzo baino atzerago geratu dira sailkapen taulan. ETE ligako arraunlariek bigarren egin zuten atzo eta, gaur berriz, hirugarren. Hibaika txapelduna baino sei segundo beranduago helmugaratu dira.

KAE 1 ligako arraunlariak, berriz, 10. geratu dira. 21:40,45eko denboran egin dituzte itzuliak.