Motoan trebezia erakusteko beta

Baleike 2019ko eka. 16a, 11:33

Motozaleen eguna izan zen atzo Alai auzoan. Goizean, 125 moto gidari ibili ziren Zumaiatik eta inguruko herrietatik, eta arratsaldean, Alaien bertan, erakustaldia eskaini zuten haietako batzuek.

Erronka desberdinak izan zituzten moto gidariek atzoko saioan. Batzuk, esaterako, buruarekin ukitu behar zituzten lurrean jarritako konoak, mototik jaitsi gabe.