Bigarren izan dira zumaiarrak ETE ligako lehen jardunaldian

Baleike 2019ko eka. 15a, 16:12
Telmo Deuneko emakumeak ondarroako probako estropadan.

Gaur hasi dituzte ETE eta KAE 1 ligak, eta bietan atera dira Telmo Deunen traineruak. KAE 1 ligan, 9. postuan geratu dira zumaiarrak.

ETE ligan Hibaika baino bi segundo beranduago iritsi dira Zumaiako neskak helmugara (11:12,50). Hala, bigarren postua eskuratu dute San Juanen, denboraldiko lehen estropadan. Igartza bandera, berriz, Hibaikak irabazi du.

KAE 1 ligako traineruak, berriz, bederatzigarren egin du Pasai Donibanen. Denboraldiko lehen estropada jokatu dute mutilek ere, eta 20:43ko denbora egin dute. Hain zuzen, bandera eskuratu duen Zarauzko Enbata traineruak baino 31 segundo beranduago. Hala, oraingoz estropada bakarra jokatu dutenez, sailkapen taulako bederatzigarren postuan daude Zumaiako mutilak, lau punturekin.