Motozaleak izan dira protagonista gaur Alai auzoan

Baleike 2019ko eka. 15a, 13:47

Festa giroa da nagusi asteburu honetan Alai auzoan. Bikers Urola Kosta elkarteak antolatu du gaurko eguna, eta eguraldia lagun, 125 motozale inguru elkartu dira, Zumaiatik abiatu eta inguruko herriak ezagutzeko hitzordu paregabean.

Alai auzotik abiatu eta Zestoatik, Getariatik eta Zarauztik igaro dira 125 motozale inguru. Eguraldi ederra izan dute osteratxoa egiteko. Zazpigarren aldiz antolatu dituzte Alai auzoko festak, eta aurtengoan, Euskal Herriko motozaleez gain, Espainiatik eta Frantziatik ere hainbat lagun hurbildu direla azaldu dute antolatzaileek. "Gustura" daude topaketak izandako erantzunarekin.

Motozaleen egunarekin jarraitzeko, 19:00etan Alai auzoko pilotalekuan erakustaldiak izango dira, eta gauean, su artifizialen emanaldia.

Argazkiak: Bikers Urola Kosta