Egoiliar txartelaren erreziboa jaso ez dutenek TAO bulegotik pasa beharko dute

Baleike 2019ko eka. 14a, 17:00

Udalak 2600 errezibo bidali ditu etxeetara, iaz egoiliar txartela zutenek aurtengoa tramitatu dezaten. Jaso ez dutenek TAO bulegotik pasa beharko dutela jakinarazi dute Udaletik. 

Bihar jarriko da indarrean aparkamenduen erregulazio sistema herrian. Iaz egoiliarren txartela zutenek aurtengoa tramitatzeko, 2600 errezibo bidali ditu Udalak azken egunotan etxeetara. Erreziboa jaso ez dutenek, Juan Belmonte 10 zenbakian dagoen TAO bulegotik pasa beharko dute txartela tramitatzera. 

Bestetik, ordainketak lehenbailehen egiteko gomendatu dute, ordainketa egin arte egoiliar txartelak baliorik izango ez duelako. Edozein banketxetan edo banketxeen on line zerbitzuan egin daiteke.