Aldizkari digital berezia argitaratu dugu 25. urteurrena ospatzeko

Baleike 2019ko eka. 14a, 15:27

Baleikeren 25. urteurrena ospatzeko erakusketa berezia zabalduko dugu gaur 18:00etan. Tamaina handiko argazkiez eta papereko aldizkariez gain, argitalpen digital berezi bat prestatu dugu. Ttap aldizkari digitalaren aplikazioan eskura dezakezu.

Erakusketako protagonista diren 12 lagunen elkarrizketak biltzetzeko formatu berri bat erabili nahi izan dugu: aldizkari digital multimedia bat. Ttap aldizkariaren plataforma erabili dugu, denok eskura izan dezazuen. Nahikoa da zuen telefono edo tableteko aplikazioen dendatik (Google play edo App Store) "ttap aldizkaria" eskuratzea eta hango kioskoan Baleikeren argitalpena bilatu eta deskargatzea (doan da).

Gaur 18:00etan Oxford aretoan zabalduko dugun erakusketaren osagaietako bat da aldizkari digital hau eta zenbait tablet eta aurikular izango ditugu eskura behar dituenarentzat. Dena den, zuen gailuetara deskargatu, erakusketara etorri eta edukiaz gozatzera animatu nahi zaituztegu. Zuen aurikularrak ekartzen badituzue, bikain.

Erakusketa ekainaren 23ra arte egongo da zabalik Oxforden.