Toldoen eta aulkien zaintza kudeatzeko Udalak maiatzean abiatutako prozesuan ez da inor aurkeztu, eta horrek atzerapena eragin du zerbitzuan. Hori dela eta, hondartza denboraldia larunbatean hasten den arren, asteazkenean jarriko dituzte aulkiak eta toldoak.
Horiek erabiltzeko interesa duenak udaletxean edo telematikoki eman ahal izango dute izena, gaurtik astearteko 12:00ak bitartean. Toldoaren kokalekua aukeratu beharko dute herritarrek. 60 toldo ditu Udalak, eta eskaera kopurua altuagoa balitz, asteartean zozketa egingo dute.
Santiago hondartzako kantina eta komunak ere asteazkenean zabalduko direla jakinarazi du Udalak. Sorosle zerbitzua bihartik aurrera eskainiko dute bi hondartzetan.