Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak bazkideen arteko lehenengo topaketa antolatu du

Baleike 2019ko eka. 14a, 13:10

Datorren larunbatean, ekainaren 22an, izango da Alondegian, 10:30etatik aurrera.

Bazkideen arteko lehenengo topaketa antolatu du Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak, ekainaren 22an, 10:30etatik aurrera, Alondegian. Saioak ordu eta erdi eskaseko iraupena izango du, eta helburua da  Zumaiako Emakumeon* Etxearen proiektuaren inguruko xehetasunak azaltzea, eta, une honetan, zein egoeretan dagoen informatzea. Horrekin batera, bazkideek eurek beren nahiak eta beharrak partekatzeko eta euren artean elkar ezagutzeko hitzordu gisa ere planteatu dute topaketa antolatzaileek.