Alde zaharreko adokinetan konponketa lanak egingo dituzte datozen egunotan

Baleike 2019ko eka. 13a, 18:15

Kalez kale ekingo diote konponketa lanak egiteari, datorren astetik aurrera.

Datozen egunotan konponketa lanak egingo ditu Udalak alde zaharreko kaleetako adokinetan. Ekainaren 17an eta 18an Erribera kaletik Angeles Sorazu kaleraino egingo dituzte konponketak, eta 19, 20 eta 21ean, Foruen Enparantzatik Arritokieta bitartean. 

Gainerako kaleetako galtzada harrien konponketa eguraldiaren eta jai egutegiaren arabera antolatuko dute. Lanak egiten dituzten bitartean, kaleak ibilgailuentzat zabalik izango direla jakinarazi dute.