Gimnasioko jardueretarako lur berezia ezarri du Udalak

Baleike 2019ko eka. 13a, 17:00

Egunero mila erabiltzaile inguru ditu kiroldegiak. Horiei zerbitzu zein azpiegitura egokienak eskaintze aldera, inbertsio berriak egin ditu Udalak. 

Hain zuzen ere, gimnasioko lur guztia aldatu dute azken egunotan, bertan egiten diren jarduerentzat berezia den lurra jarrita. Irailean gimnasioa handitu ondoren hasi zuten ezarpena. Azken lan hauen ondoren, gimnasio guztiak du bertako jarduerentzat egokitutako lurra.

Hamar egunez itxita, mantentze lanak medio
Urtero bezala, beharrezko mantentze lanak egiteko, kiroldegiko instalazioak itxi egingo dituzte ekainaren 21etik uztailaren 1era arte (21ean gaueko 22:00etan itxiko dute eta uztailaren 1ean, goizeko 07:00etan zabaldu).

Itxita dagoen egun horietan kiroldegiko bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (kanpoko igerilekua izan ezik). Horretarako, beharrezkoa izango da bazkide agiria erakustea.