VII. Motorzaleen Topaketa egingo da larunbatean Alai auzategian

Egun guztiko egitaraua osatu du Urola Kosta Bikers taldeak. Besteak beste motor irteera, bazkaria eta erakustaldia egongo dira.

Alai auzategiko festak ospatuko dira asteburuan, eta horren baitan, Urola Kosta Bikers taldeak, azken urteetan egin duen moduan, Motorzaleen Topaketa antolatu du. Aurtengoa VII. edizioa izango da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

09:30ean ongi etorria egingo zaie motorzaleei eta kamiseta eta opari bana emango zaie. 11:00etan motor irteera egingo dute auzotik, eta ordubete beranduago amaitutzat emango da. Egurdiko ordubatean taldeko argazkia aterako dute, eta ordu laurden geroago, Itzurun aldera egingo dute irteera. Ondartxo plazan egingo dute geldialdia eta bertan erakustaldi moduko bat egingo dute. Ondoren, 14:30ean, parte hartzaileek bazkaria izango dute Zelai hotelean, eta 17:00etan topaketa hasitako lekura itzuliko dira. 

18:00etan zozketa izango da, eta, amaitzeko, motor erakustaldia egongo da 19:00etan.