2019/06/14 - 2019/06/17

Zinea

X-Men: Fenix oscura

X-Men: Fenix oscura
Aita Mari aretoa, Zumaia

Bueltan dira munduko super heroi ezagunenak, orain arteko etsairik gogorrena borrokatzeko lanarekin: taldeko kide den Jean Grey. Espazioko misio arriskutsu batetik bueltan datozela, indar kosmiko batek joko du Jean; jasotako erradiazioaren ondorioz indartsuagoa bilakatuko da, baina baita ezegonkorragoa ere. Bere burua ulertu eta kontrolatzeko gaitasuna galduta, ingurukoak zein horiekin lotzen dituen harremana izango dira kaltetu nagusiak. (zinea.eus).

Pelikula Aita Marin emango da ohiko saioetan: ostiralean, 22:15ean; larunbatean, 19:30ean eta 22:15ean; igandean, 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.