Ernaik hitzaldia eta asanblada antolatu ditu Zumaian 'Bizitzak biziarazi' jardunaldien atarian

Baleike 2019ko eka. 11a, 12:44

Euskal Herriko herri batzuetan bezala, Zumaian ere ekitaldiak antolatu dituzte larunbatean Gasteizen egingo diren Bizitzak biziarazi jardunaldien atarian.

Ostegunean, Oreretako etxebizitza komunitarioen inguruko hitzaldia izango da, eta ostiralean Zumaiako gazteok eta etxebizitza asanblada. Bi ekitaldiak Gaztetxean egingo dira, 18:30ean hasita.