BIDEOA. Jon Lopezen maniobrak Europako olatuetan

Baleike 2019ko eka. 10a, 18:29

Lost in a lost world (Galdutako mundu batean galduta) bideo bilduma prestatu du Jon Lopez bodyboardlari zumaiarrak. Aurreko bi bideoetan Sumatrako eta Indonesiako irudiak agertzen ziren. Oraingo honetan Europan zehar hartutako maniobrak bildu ditu. 

Europe du izena bideoak eta Euskal Herrian, Portugalko Nazarén, Kanariar uharteetan, Frantzian edota Asturiasen grabatutako irudiak jasotzen ditu.