Bosgarren eta zazpigarren amaitu zuten atzo Telmo Deuneko bi ontziek Lekeition

Baleike 2019ko eka. 10a, 15:11
Argazkia: IƱaki Suarez Calleja.

Larunbatean hasiko dute denboraldia emakumezkoen zein gizonezkoen traineruek. Biek Pasai Donibanen izango dute estreinaldia.

Lan gogorra eta zaila izan zuten atzokoan arraunlariek. Itsasoa zakar izan zen Lekeition eta olatuen artean arraun tokatu zitzaien. Hala ere lan txukuna egin zuten Telmo Deuneko bi ontziek. Emakumezkoetan bosgarren amaitu zuten zumaiarrek (12:35); Euskotren ligan arituko diren lau ontzien atzetik. Gizonezkoek, berriz, zazpigarren egin zuten (22:36). 

Larunbatean hasiko dute biek ETE eta KAE1 ligak, hurrenez hurren. Pasai Donibanen egingo dute estreinaldia neskek 11:30ean, eta mutilek, berriz,12:00etan.