Zumaiako korrikalariak podiumera igo dira Arnoko mendi lasterketan

Baleike 2019ko eka. 10a, 11:37

Arnoko 15. mendi lasterketa jokatu zen atzo Mutrikun. 22 kilometroko ibilbidearekin eta 900 metroko desnibelarekin, hilaren 23an egingo den Zumaia Flysch Traila prestatzeko proba aproposa da hau. 

Zumaiako korrikalari talde batek hartu du parte aurtengo lasterketan, eta baita podiumera igo ere. Hala, emakumezkoetan, Leire Baraibar bigarren izan da, eta Haizea Anakabe hirugarren. Gizonezkoetan Jon Larrañaga bigarren izan da.