Zesta puntako Gipuzkoako buruz buruko finalak jokatu dira Aitzurin

Baleike 2019ko eka. 10a, 11:29

Zesta puntako Gipuzkoako buruz buruko finalak jokatu dira asteburu honetan Aitzuri pilotalekuan. Zumaiako pilota elkarteko bi pilotarik hartu dute parte bertan. 

Kadete mailan, Luken Aizpuruak 25-18 emaitzarekin irabazi dio Danok Bat klubeko Eñaut Urreistiri. Senior mailan, berriz, Eduardo Agirrek ezin izan du txapela jantzi: 24-25 emaitzarekin galdu du Beotibar klubeko Arkaitz Izagirreren aurka.