Bertso afaria izango da Narrondoko Gure Ametsa elkartean uztailaren 6an

Baleike 2019ko eka. 10a, 11:03
Julio Soto eta Iker Zubeldia izango dira bertsolariak, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Bittarte Erretegian eta Narrondo tabernan 30 euroan.

Narrondoko festen barruan, datorren uztailaren 6an, Gure Ametsa elkartean bertso afaria izango da, 21.30ean hasita. Iaz bezala, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariek alaituko dute afalostea eta dagoeneko sarrerak salgai daude Bittarte Erretegian eta Narrondo tabernan 30 euroan.