Puntua egiten duten zumaiarrek topaketa egin dute gaur Saregileen plazan

Baleike 2019ko eka. 8a, 18:00

30 urtetik aurrerako emakumeak biltzen dira Zumaian puntua egiteko. Ostiraletan elkartzen dira, Zumaia Hotelean.

Kalean puntua egiteko mundu mailako eguna ospatu da gaur, eta puntua egiten duten zumaiar talde batek topaketa egin du Saregileen plazan. "Whatsapeko talde bat dugu, 20 lagun ingurukoa, baina ez gara denok astero biltzen, zaila delako denon ordutegietara moldatuko den hitzordua zehaztea. Normalean, ostiraletan biltzen gara Zumaia Hotelean, eta eskerrak eman nahi dizkiogu bertako arduradun Daniri, eskuzabalik hartzen gaituelako".

30 urtetik aurrerako emakumeak biltzen dira Zumaian puntua egiteko. "Polita da belaunaldien artean ezagutza partekatzea. Bi norabidetan ematen da ezagutza transmisioa. Izan ere, taldean badaude bizitza osoa puntua egiten daramaten adineko emakumeak, baina lehen orratz zuzenekin egiten zuten lana, eta gaur egun gehienok orratz zirkularrekin egiten dugu puntua; borobilean egiten da lana, eta jertseak kosturarik gabe egiteko aukera ematen du teknika horrek. Horregatik, adinekoek beren ezagutza konpartitzen badute ere, teknika berriak ikasten ari dira taldean".