Kalean puntua egiteko mundu mailako eguna izango da bihar

Baleike 2019ko eka. 7a, 12:09

Zumaian Saregileen plazan elkartuko dira 12:00etatik aurrera.

Ekainaren 8an kalean puntua egiteko mundu mailako eguna ospatzen da. Horrela, puntua egiten dutenek topaketa izango dute bihar eguerdian Saregileen plazan. Antolatzaileek parte hartu nahi duen orori luzatzen die gonbidapena.