Katapulta Tour zirkuituaren barruan bi antzerki izango dira bihar Zumaian

Argazkia: Mikel Martinez

Alde batetik, Type konpainiaren Entre comillas antzezlana izango da gazteleraz, eta, beste aldetik, Txinparta konpainiaren Zurrunbiloan lana euskaraz. Antzerkiak Alondegian izango dira, doan.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren barruan bi antzerki labur izango dira Zumaian, ekainaren 7an. Alde batetik, Type taldearen Entre comillas antzezlana gazteleraz, eta, beste aldetik, Txinparta taldearen Zurrunbiloan lana euskaraz.

Bi antzerkiak Alondegian izango dira, 22:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Sinopsiak
Type konpainiak duela 5 urte hasi zuen bere ibilbidea Lugaritz Kultur Etxean. Bertan 2015ean Esteve Solerren Contra el progreso. Contra el amor. Contra la democracia eta 2016ean Alfonso Sastreren Uranio 235 aurkeztu zituzten. Azken horrekin Gazte Antzerki Topaketan “Eszenatze Onenaren Saria” irabazi zuten. 2018an sortu zuten Entre comillas: "Saiatu urteko eleberririk arrakastatsuena idazten. Barreak eta negarrak eragiten duten horietako bat. Irakurtzeari utzi ez diezaiokezun ez istorio ahaztezina. Ezi duzu denborarik galdu, zure editoreak biharko behar zuen. Adela J. Marquez zara, idazleen artean famatuena, zuretzat oso lan erraza da; zure pertsonaiak zure aurka jartzen ez diren bitartean behintzat".

Txinparta Antzerki Taldea 2012. urtean sortu zuten Iñigo Dierez eta Ander Azurmendik eta Irakasleak antzezlana egin zuten. Urte askotako geldialdiaren ondoren, Pisu Ezpartekatua mikroantzerkia estreinatu zuten 2017an, lehenik Nerea Gorriti eta Ane de Miguelekin eta, ondoren, Asier Oruesagasti eta Iñigo Dierezekin. Aurten Zurrunbiloan obra egin dute eta Donostia Kulturaren Poltsiko Antzerki Sorkuntzako bigarren saria eskuratu dute. Kasu honetan, Azurmendi eta Gorriti arituko dira aktore lanetan, Dierezek idatzitako testuarekin eta Oruesagastiren zuzendaritzapean: "Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak... Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari...".