Moilaberriko zubian oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Udalak

Baleike 2019ko eka. 6a, 12:17

Bizikletan doazenei zubia oinez gurutzatzeko eskatu diete seinalearen bitartez. 

Duela gutxi Moilaberriko zubian bizikleta batek adineko bat lurrera bota zuela eta, oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Udalak. Bizikletan doazen herritarren zubia oinez gurutzatzeko eskatu diete, seinale baten bidez. Ezbeharrik ez gertatzeko, neurria errespetatzeko eskatu diete herritarrei.