Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean Zumaian

Baleike 2019ko eka. 6a, 11:16

Txori Txiki musika eta dantza eskolako dantzariekin batera, Tantirumairukoak (Lesaka) eta Gure Txerukoak (Getaria) ere izango dira Zumaian.

V. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute hilaren 9an, igandea, Txori Txiki musika eta dantza eskolako dantzariek. Getariako Gure Txeruko eta Lesakako Tantirumairukoak ere Zumaian izango dira. 

11:15ean hasiko dute eguneko egitaraua, kalejirarekin. Ondoren, eguerdian izango da eguneko ekintza nagusia: 13:15etik aurrera, dantzarien emanaldiak izango dira Beheko plazan. Bazkalondoren, 16:30ean, dantzaldia izango da Modestoren eskutik. Eguraldi txarra egingo balu, emanaldia kiroldegian egingo litzateke.