'Rocketman' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko eka. 6a, 10:39

Klabe musikalean, eta dokumentalaren formatuan errodatutako filma dugu 'Rocketman', Elton John musikagile eta abeslariaren bizitzan eta obran oinarritutako kontakizuna.

Elton John bera aritu da ekoizle lanetan, beraz, filmak bermatua du genero honetako beste lan batzuk faltan duten ezaugarri garrantzitsu hori: egiazkotasuna. (zinea.eus).

Zuzendaria: Dexter Fletcher.
Gidoilaria: Lee Hall.
Aktoreak: Taron Egerton, Jamie Bell, Richard Madden

Filma ordutegi honetan emango dute: ostiralean, 22:15ean; larunbatean, 19:30ean eta 22:15ean, igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.