Itxas Gainekoek hainbat domina ekarri dituzte Espainiako Ibaietako txapelketatik

Baleike 2019ko eka. 3a, 16:29

Bizkaiko uretan izan dira asteburuan Itxas Gaineko piraguistak, eta, emaitzei begiratuta, asteburu oparoa izan dutela esan daiteke.

Larunbatean maratoi distantziako Espainiako Ibaietako txapelketan hartu zuten parte Bilboko itsasadarrean. Unai Azkune bigarren izan zen 23 urtez azpiko mailan, eta Irati Osa, berriz, hirugarren. Podiuma osatu zuten hirurak segundu baten barruan sartu ziren. Azkuneri, berriz, azken sprintean pasa zioten. Beterano mailan, Maite Etxabek bakarka eta binaka hartu zuen parte. K1ean bigarren izan zen, eta Izaskun Gonzalezekin osatutako K2an, aldiz, lehenengoak. Txapelketako argazkiak ikusteko aukera hemen.

Igandean Barrikako uretan izan ziren zumaiarrak, eta estropada horretan ere bikain aritu ziren. Hain zuzen, taldekako sailkapenean bigarren amaitu zuten. Hauek izan ziren emaitzak: 

  • K2 seniorrak: Jon Lazkano eta Leire Sanchez lehengoak, Eñaut Aizpurua eta Sara Rezola bigarrengoak
  • K2 jubenil mutilak: Alex Lazkano eta Unai Ilundain bigarrengoak
  • K2 kadete mutilak: Jon Ander Lazkano eta Haritz Aizpurua  lehenengoak
  • K2 kadete neskak: Ane Zalla eta Izaro Etxabe lehenengoak, Josefa Molina eta Eider Azpitarte hirugarrengoak
  • K1 kadete mutilak: Oihan Urbieta lehenengoa